XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xabier Mendiguren Elizegi A saileko idazlanak epaitzeko arduraturikoetatik bat, argazkian Andu Lertxundi eta Pako Aristiren erdian.

Irailaren 30erako aurkeztu behar dira lanak.

V Bilintx Haur-literatur sarian parte hartzeko deialdia egin da

V Bilintx Haur-literatur saria antolatu du Donostiako Bilintx liburudendak, haur eta gazte literaturan urrats berriak eman asmoz Irailaren 30erako aurkeztu behar dira lanak.

A saileko idazlanek OHOko haurrei zuzenduak behar dute izan.

Lan hauen luzera gutxienez 25 foliotakoa izango da, makinaz idatzita.

Irabazleak 300.000 pezeta jasoko ditu.

Bigarrenak, berriz, 175.000 pezeta.

Sail honetako lanak Mikel Elustondo, Xabier Mendiguren Elizegi eta Mikele Aldasorok epaituko dituzte.

B saileko idazlanek OHOko Goi Zikloko edo BBBko gazteei zuzenduak behar dute izan.

Lan hauen luzera gutxienez 75 foliotakoa izango da, makinaz idatzia.

Lehen saria 500.000 pezetakoa da.

Bigarrena, 250.0OO pezetakoa.

Joxe Antonio Mujika, Mariasun Landa eta Joxemari Iturralderen gain izango da sail honetako erabakia.

Idazlanak narrazio, ipuin luze edo nobela sailekoak izango dira, gaia idazle bakoitzaren esku uzten delarik.

Gaiak nolabaiteko batasuna eduki behar duenez, ez da onartuko ipuin ezberdinen bildumarik.

Lehiakide bakoitzak nahi hainbat lan aurkez ditzake, bakoitzetik hiru kopia bidaliz.

Egilearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta abar sobre itxian izkutaturik bidaliko dira lanak.

Ez dira beste nonbait saritutako lanak onartuko.

Epaimahaiaren erabakia azaroan jakingo da, sariak banatzeko antolatuko den ekitaldian.

Saritutako lanen jabe Bilintx liburudenda egingo da eta Elkar argitaldariak argitaratuko ditu, bi urteko epearen barruan.